Haur, gazte eta helduek izan dute Arantzako Kultur Egunetan gozatzeko aukera

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 13:30

Ortzegunean Bortziriak Solasean. Ahozko tradizioaren bilduma liburu eta DVDaren aurkezpenarekin hasi ziren kultur egunak Arantzan. Ortziralean, Aralar: mundua leku den lurra dokumentala ikusi eta gaiaren inguruan solas egiteko aukera izan zuten; larunbatean Ixabel Agirresaroberen ipuinekin gozatu zuten haurrek eta ondotik Guraso Elkarteak eskainitako txokolate beroa edateko aukera izan zuten. Egun berean, Bankako Menditarrak taldearen kantaldi ederra ikustera jende andana hurbildu zen, baita igande arratsaldean Zahar Txokon egin zen Tabernaria antzezlanaz gozatzera ere. Aurtengo Kultur Egunak ortziraleko Baserritarren Egunarekin eta larunbateko magia ikuskizunarekin eta mus eta partxis txapelketekin borobilduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun