Bortziriak Solasean liburuaren eta DVDaren aurkezpen ekitaldian, Jon Abril Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta liburua argitaratu duen Euskokultur Fundazioko kidea denak egin zituen aurkezle lanak, eta 2000. urtean eta 2001ean Nora Iriarterekin batera, Bortzirietako 50 lagunen lekukotzak biltzen aritu zen Maite Lakarren eskutik liburuaren egitura nolakoa den ikasi eta garai bateko hainbat kontu ezagutzeko aukera izan zuten bildutakoek. Teknikari lanetan Aritz Ibañez Euskokultur Fundazioko kidea aritu zen. Ordubeteko saio polita atera zen eta bildutakoak gustura gelditu ziren.