2019/10/24 19:00

Aurkezpenak

'Bortziriak solasean' liburu eta DVDaren aurkezpena

'Bortziriak solasean' liburu eta DVDaren aurkezpena
Baskula, Arantza

Ahozko tradizioaren bilduma biltzen duten liburua eta DVDa Euskokultur Fundazioak argitaratu ditu aurten, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta. 2000 eta 2001 urteetan egindako ondare inmaterialaren bilketan oinarrituz egina da. Lan horretan 50 lekuko elkarrizketatu zituzten Nora Iriarte Osesek eta Maite Lakar Iraizozek Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esleitutako beka baten bidez. Hainbat gai jorratu zituzten bilketan: garai bateko bizimodua, lanbideak, sinesmenak, mitologia, kontrabandoa, garbiketa, zerri-hiltzea, elizaren eragina, eskola, bestak, ohiturak, erremedioak, ipuinak, bertsoak, kantuak... Hortik abiatuta eginak dira liburua eta DVDa eta garai hartako hainbat argazkirekin osatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun