Patxiku Irisarri Etxalarko zinegotzia da Cederna-Garalur erakundeko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 18:00

Ander Magallón idazkaria, Patxiku Irisarri lehendakaria eta Mikel Zabaleta lehendakariordea, izendatu berritan.

Mikel Zabaleta Leitzako alkatea izanen da lehendakariordea eta Esteribarko Etxeko mikrokooperatibako Ander Magallón idazkaria

 

Agintaldi berriko lehen batzarra egin zuen Cederna-Garalur erakundeak irailaren 25ean Antsoainen. Duela aste batzuk batzordea osatu zen, eskualdeko hainbat ordezkari barnean zela eta asteazkenean elkarteko ordezkaritza-karguak aukeratu zituzten. Patxiku Irisarri, Etxalarko zinegotzia izendatu zuten lehendakari; Mikel Zabaleta, Leitzako alkatea, lehendakariorde eta Esteribarko Etxeko mikrokoperatibako Ander Magallón idazkari.

Patxiku Irisarrik azken lau urteotan lehendakari izan den Maite Iturre Baztango zinegotzia ordezkatuko du. Batzarrean egindako bozketan 22 boto eskuratu zituen Irisarrik eta 6 boto bertze hautagaiak, Esteribarko udaleko alkateordea den Isabel Sanchez Alfarok. Bertze bi karguetarako hautagaitza bakarra zegoen. Mikel Zabaletak aldeko 26 boto eta 2 abstentzio jaso zituen lehendakariorde izateko eta Ander Magallonek 28 boto jaso zituen idazkari izateko.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun