Euskaraldia

Euskaraldia prestatzeko bilera irailaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 6a, 07:19

Joan den urtean egindako aurkezpenean.

Bortzirietako Euskaraldiko bilera eginen dute irailaren 10ean, 19:00etan, Lesakako Harriondoan. Bilera irekia izanen da, eta interesa duten guztiek parte hartzen ahalko dute. Ekainaren 6an Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkezteko saioa izan zen Beran, eta han adostu zuten Bortzirietako bilera irail hasieran egitea.

Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020an da eta mota guztietako entitateak eta herritarrak izanen dira protagonista. 2019ko udazkenean hasiko dira prestaketak eta izen-emateak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun