Lau egunez besta giroa nagusituko da Agerrako bestetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abu. 20a, 15:45

Bestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa ortzirale ilunabarrean botako badute ere, ortzegunean hasiko dira ekitaldiak. Aurten ere, hitzorduz ongi hornitutako bestak prestatu dituzte Agerrako auzotarrek Berako Udalaren laguntzarekin.

Abuztuak 22, ortzeguna
17:00etan futbito txapelketa.
20:30ean afari autogestionatua karpan.

Abuztuak 23, ortziralea
17:00etan tortilla lehiaketa.
18:30ean Agerra kantari.
20:00etan txupinazoa eta haur eta helduen danborrada.
21:30ean auzo-afaria.
Ondotik Txamukos mariatxi taldearen emanaldia eta Tirry&Tery DJa.

Abuztuak 24, larunbata
09:30ean saskibaloia: Berako XIV. 3x3 txapelketa.
10:00etan plater tiroketa, Ehitza eta Arrantza Elkarteak antolatuta. Jabiertxo Telletxearen oroimenezko hirugarren txapelketa.
10:30ean gaztetxoen esku-pilota partidak.
11:30ean erraldoi eta buruhandiak Irats taldeko trikitilarien laguntzarekin.
Ondotik frontenis txapelketako finala.
15:00etan haurrentzako jokoak.
18:00etan herri-krosa. Luis Mª Apeztegiaren oroimenezko XXXVIII. lasterketa.
20:30ean Gure Txokoa dantza taldearen emanaldia.
Ondotik zezensuzkoa eta bokata jatea karpan. Bertan salgai paratuko dituzte.
Segidan su artifizialak.
Afalondoan Andoni Ollokiegi.
Ondotik Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 25, igandea
11:30ean erraldoiak eta buruhandiak txistulariekin.
12:00etan meza eta apar besta.
13:00etan muxikoak.
14:40ean herri-bazkaria Fer eta Beñatek alaiturik.
18:30ean Hodei magoa.
Ondotik txokolatea.
19:30ean Oharkabe taldearekin dantzaldia.
Atsedenaldia bingoa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun