Beolak eta Iratzokik irabazi dute Lesakako XVI. Rallysprinta

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 10:00

Beola eta Iratzokik 25:43 behar izan zuten ibilbidea akitzeko. Villares eta Zozaia sailkatu ziren bigarren 12 segundu eskasera (25:55) eta Lasa eta Martiarena izan ziren hirugarren (26:08).

Nafarroako Rally Txapelketako hirugarren proba Lesakan jokatu zen joan den larunbatean, uztailaren 20an. Ziharka Sport eta Malerreka Motorresportek, Nafarroako Automobilismo Federazioarekin batera, antolatutako lasterketan guztira 75 lagunek eman zuten  izena eta horien artean izan ziren eskualdeko zenbait: Joseba Beola-Joxelu Iratzoki, Andoni Lazkanotegi-Hodei Unsion, Asier Almandoz-Arkaitz Otegi, Iker Sein-Miren Maia, Jokin Huizi-Haizea Txoperena, Jon Jaen-Jon Inda, Jon Pikabea-Aitzol Moneo, Joxe Mari Mikelperitzena-Joseba Mariezkurrena, Mattin Villares-Jon Zozaia eta Xabier Zubiri-Miguel Elizalde.

Malerreka Motorsporteko Joseba Beola era Jose Luis Iratzoki izan ziren irabazle, 25:43 behar izan zituztelarik. Bigarren sailkatu ziren Mattin Villares eta Yon Zozaia eta Joseba Lasa eta Maitane Martirenarekin batera osatu zuten podiuma. Sailkapen osoa hemen ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun