Koteto Altzugarai omendu dute Lesakako XVI. Rallysprintean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 15:00
Hainbat lagunek, auto-gidarik eta laguntzailek parte hartu zuen Kotetori egindako omenaldian. Argazkia: Pako Santxez

Uztailaren 20an egin zen Lesakako XVI. Rallysprint auto lasterketa, Ziharka Sport eta Malerreka Motorsportek antolatuta. Rallya abiatu baino lehen, antolatzaileek omenaldia eskaini zioten Gardelkobagoetako bihurgunean Koteto Altzugarai zenari. Urtetan, motor kontuetan sustatzailea eta rally honen antolatzaile eta laguntzaile izan zen Koteto. Argazkia: Pako Santxez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun