Joan den larunbatean abiatu zen Musik Best jaialdia Arantzako Aterpean, Berako Satelitik taldearen kontzertuarekin. Larunbat honetan, Usurbilgo Rukula talde instrumentalaren txanda izanen da; 22:30ean hasiko da.
Uztailaren 27an, berriz, Onki Xin taldearen kontzertua izanen da. Rock elektroniko estiloko taldearen emanaldia 22:30ean hasiko da. Uztaileko hiru kontzertuen ondotik, abuztuan gehiago izanen dira: abuztuaren 9an Joseba Irazoki ariko da, 22:30ean; hilaren 10ean Keu Agirretxe, 19:00etan; hilaren 17an Makala, 22:00etan; 23an Dingwash Reggae Band taldea, 22:30ean; 30ean Puro Chile, 22:30ean, eta uda borobiltzeko abuztuaren 31n Zigor DZk hartuko du lekukoa, 22:30ean.