Hirigintzako zinegotzia Iñigo Sarrias izanen da; mendiaz eta auzolanaz Imanol Lukanbio arduratuko da eta kulturaz eta kirolaz Beñat Mitxelena. Ogasuneko zinegotzia Markel Jorajuria izanen da, baita ingurugiroaz, baserrigintzaz eta turismoaz arduratuko dena ere. Komunikazioko eta hezkuntzako arduraduna Joseba Pikabea izanen da eta euskara eta gizarte gaietako zinegotzia Leire Mitxelena.
Bertze organoetako ordezkariak
Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko ordezkaria Joseba Pikabea izanen da eta Gizarte Zerbitzuen eta Euskara Mankomunitateetako ordezkaria Leire Mitxelena.
Cederna Garalur elkarteko, Uraren Bailarak batzordeko eta Udalbiltzako ordezkaria, berriz, Dabid Iturria alkatea izanen da.
Osasun Kontseiluan Iñigo Sarrias ibiliko da, baita Animsarekin harremanetan ere, eta Eskola Kontseiluko, Pelle Ttikiko eta liburutegiko ordezkaria Joseba Pikabea izanen da.
UEMAko ordezkaria Imanol Lukanbio izanen da eta bere ordezkoa Beñat Mitxelena.
Ehiza batzordean, berriz, Dabid Iturria alkatea eta Beñat Mitxelena, Imanol Lukanbio, Joseba Pikabea eta Markel Jorajuria zinegotziak sartu dira.