Ondoko lau urteetako ardurak banatu ditu Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 10a, 09:00

2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan hautatuak izan ziren zinegotziak

Jose Mari Maia izanen da Etxalarko alkateordea

Ekainaren 20an egindako bilkuran udal ordezkari bakoitzak izanen dituen ardurak banatu zituzten eta dagoeneko martxan da Etxalarko Udala. Uztailaren 4an egin zuten lehenbiziko plenoa eta hortik aitzinera lau astetik behin egitea adostu dute, ortzegunetan.

Lau batzorde osatu dituzte

  1. Hirigintza batzordea: Jose Mari Maia Ariztegi eta Patxiku Irisarri.
  2. Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ehiza: Miguel Mari Irigoien alkatea eta Patxiku Irisarri.
  3. Gizarte ongizatea, kultura eta kirolak: Xabier Etxarte, Ainara Arburua eta Xabier Bizente.
  4. Kontuetako batzorde berezia, ogasuna, sustapen ekonomikoa eta enplegua: Maite Irisarri, Ainara Arburua eta Patxiku Irisarri.

Lehenbiziko hiru batzorde horietako bilkurak ortzegunero 19:00etan eginen dituzte.

Bertzalde, kontratazio mahaia Miguel Mari Irigoienek, Jose Mari Maiak eta Xabier Bizentek osatuko dute. Eta aurrezki kutxa eta bankuei dagokionez, alkateak eta Jose Mari Maia alkateordeak izanen dute dirua ateratzeko agiriak eta gainerako banku-dokumentuak sinatzeko ahalmena.

Bertze organoetako ordezkariak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen eta Hiri Hondakinen Mankomunitateetako ordezkaria Miguel Mari Irigoien izanen da, baita Euskara Mankomunitateko ordezkaria ere, azken horretan Maite Irisarrirekin batera. UEMAko eta Uraren Bailarak-eko ordezkaria ere alkatea izanen da.

Landagain eskola publikoko kontseiluan Ainara Arburua izanen da ordezkaria eta Xabier Etxarte ordezkoa.

Eskualdeko Osasun Kontseiluan Jose Mari Maiak parte hartuko du, eta Udalbiltzako ordezkaria ere bera izanen da.

Panificadora Harinera Etxalar elkarteko ordezkaria Miguel Mari Irigoien izanen da eta administrazio kontseiluko kidea Xabier Etxarte.

Cederna Garalurren Patxiku Irisarri ibiliko da eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria ere Irisarri izanen da..

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun