Agintaldi berrirako ardurak banatu dituzte Berako Udaleko ordezkariek

Hilabeteko hirugarren asteazkenetan eginen dituzte osoko bilkurak

Ekainaren 26an egindako bilkuran izendatu zituen Berako Udalak batzorde eta bertze organoetako ordezkariak. Hiru alkateorde izendatu dituzte: Arantxa Zubieta, Julen Errandonea eta Estitxu Pinatxo. Bertzalde, Aitor Elexpuru alkateak eta Estitxu Pinatxo zinegotziak irailaren 1etik aitzinera dedikazio partziala izanen dute.

Bederatzi lan batzorde

  1. Kontu batzorde berezia: Aitor Elexpuru (batzordeburua), J. Antonio Oiarzabal eta Rakel Kiroga.
  2. Euskara: Aitor Elexpuru (batzordeburua) eta Estitxu Pinatxo.
  3. Garapena: Maialen Txantre (batzordeburua), Josu Iratzoki, Julen Errandonea eta Nauel Ibarburi.
  4. Gizartea: Estitxu Pinatxo (batzordeburua) eta Arantxa Zubieta.
  5. Hirigintza: Estif Agirre (batzordeburua), Aitor Elexpuru, J. Antonio Oiarzabal, German Castillo eta Nauel Ibarburi.
  6. Kirola: Julen Errandonea (batzordeburua), German Castillo eta Nauel Ibarburi.
  7. Kultura: Estitxu Pinatxo (batzordeburua), Aitor Elexpuru, German Castillo eta Nauel Ibarburi.
  8. Mendi eta ingurumena: Josu Iratzoki (batzordeburua), Maialen Txantre eta German Castillo.
  9. Ogasuna eta langilegoa: Aitor Elexpuru (batzordeburua) eta J. Antonio Oiarzabal.

 

Bertze erakundeetako ordezkariak

  • Hiri Hondakinen Mankomunitatea: Estif Agirre eta Julen Errandonea.
  • Euskara Mankomunitatea: Estitxu Pinatxo eta Aitor Elexpuru.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: Aitor Elexpuru eta Maialen Txantre.
  • UEMA: Aitor Elexpuru, Estitxu Pinatxo eta Julen Errandonea eta ordezkoak Estif Agirre, Maialen Txantre eta Josu Iratzoki.
  • Zonaldeko osasun kontseilua: Julen Errandonea.
  • Musika Eskola: Aitor Elexpuru, Arantxa Zubieta, Julen Errandonea eta Estif Agirre.
  • Ricardo Baroja ikastetxea: Estitxu Pinatxo;
  • Toki Ona institutua: Estif Agirre.
  • Labiaga Ikastola: Aitor Elexpuru
  • Jesusen Bihotza ikastetxea: Rakel Kiroga.
  • Mukixu Haur Eskola: Estitxu Pinatxo.
  • Cederna Garalur eta Baztan-Bidasoa Turismoa: Maialen Txantre eta Aitor Elexpuru ordezkoa.
  • Suhiltzaile boluntarioak: Jose Antonio Oiarzabal.
  • Antzerki sarea: Estitxu Pinatxo.

 

Alkate eta zinegotzien dedikazioa eta ordainsaria

Aitor Elexpuruk eta Estitxu Pinatxok dedikazio partziala izanen dute irailaren 1etik aitzinera. Elexpuruk lanaldiaren bi hereneko dedikazioa izanen du Udalean eta urteko soldata gordina 27.624,97 eurokoa izanen du. Pinatxok, berriz, lanaldiaren heren bateko dedikazioarekin ariko da eta bere urteko soldata gordina 12.370,75 eurokoa izanen da. Bertzalde, bileretara joateagatik 50 euroko ordaina jasoko dute zinegotziek.

Osoko bilkurak, berriz, hilabeteko hirugarren asteazkenetan eginen dituzte, 19:30ean.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun