Peñen eguna ospatzen ari dira eta ohikoa denez, danbor soinuek eta koloretako blusek hartuko dute herria. Goizeko hamarretan suziria bota orduko, danborrak gogor astintzen hasi dira lesakarrak. Eguerdira arte karrikaz karrika ibiliko dira peñetako ordezkariak Elutxa txarangakoekin batera. Bazkaltzeko bilduko dira gero eta bazkalondoan peñen jaitsierak kolorez jantziko du berriro ere herria.