Lesakako sanferminak

Lesakako peñen danborradako irteera

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 8a, 11:05

Goizeko hamarretan suziria bota orduko, danborrak gogor astintzen hasi dira lesakarrak. Eguerdira arte karrikaz karrika ibiliko dira peñetako ordezkariak Elutxa txarangakoekin batera eta bazkalondoan peñen jaitsierak kolorez jantziko du berriro ere herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun