Berako Kaxernagainan babes ofizialeko zortzi etxebizitza egiteko proposamena aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 18:00
Irabazle izan den proiektuaren etxebizitza-irudia.

Jokin Lizasoain eta Mikel Sagarminaga arkitektuen ‘Haika’ proiektuak irabazi du lehiaketa eta uztailean eskatuko dute obra-baimena

Berako Kaxernagaina-Suspelttiki inguruan, errentan emateko babes ofizialeko zortzi etxebizitza egiteko lehiaketan, Haika izeneko proposamena izan da irabazlea eta egileak, Jokin Lizasoain eta Mikel Sagarminaga arkitektoak izan dira. Uztailean, Berako udaletxean gauzatze-proiektua aurkeztuko da, obra-baimena eskatuz. Urtebetean eraikuntza-lanak bukatzea da asmoa.

Kaxernagaina Suspelttiki inguruan Berako herriaren 918,33 metro koadroko lur-saila doan utzi zion iaz Nasuvinsa enpresa publikoari Berako Udalak. Josu Iratzoki alkateak eta Nafarroako Gobernuko Giza Eskubideetako presidente ordea zen Miguel Laparrak martxoaren 28an sinatutako hitzarmenaren arabera, babes ofizialeko zortzi etxebizitza eraikiko dira eremu horretan, errentan emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun