Hitzarmen honekin martxan jarriko da bi erakundeen arteko elkarlana eta Navarra Social Housing, Nafarroako Gobernuaren alokairu-etxebizitzen plangintzara egokituko da.
Hitzarmenaren arabera, etxebizitza-mota zehatz bat eraikiko da, erosoa eta, aldi berean, Passivhaus estandarra erreferentziatzat hartuz, ia energia-kontsumorik eragiten ez duen etxebizitza. Etxebizitzak 35 urtetik beheitiko gazteei zuzenduak izanen dira, baita ezintasunen bat edo bertze behar sozialak dituztenei. Udal ordezkariek eta Nasuvinsakoek osatutako batzorde misto batek erabakiko du kolektibo bakoitzari dagokion etxebizitza kopurua.