Lyme gaixotasunaren alde Pirinioetan

Zurizatik Lizararako bidean da Ibai Iturria beratarra

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 12a, 10:35

Lyme gaixotasunaren alde, Pirinioetan barna, Hondarribia eta Andorra lotzen dituen GR-11ko ibilbidea egiten ari da Ibai Iturria Garmendia beratarra. Gaur, seigarren etapa eginen du, Zurizako kanpinetik Lizarako aterpera dauden 29 kilometroak.

Atzoko etapan Otsagabitik Zurizarako bidea egin zuen Berako mendizaleak. Sei ordu eta erdi behar izan zituen 33 kilometroak egiteko. Gaur seigarren etapari ekin dio eta desnibel handiko ibilbidea izanen du aitzinetik.

Alyme elkarteari laguntzeko GR-11 ibilbideko 17 etapa egiteko helburua du Iturriak. Etapetan egiten dituen kilometro guztiak diruz ordaintzen ahal dira eta bildutako diru guztia elkartearentzako izanen da bere osotasunean. Kontu zenbaki honetan eman daiteke dirulaguntza: ES09 0138 0010 40 0020719877.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun