Lyme gaixotasunaren alde Pirinioetan

Lyme gaixotasunaren alde Otsagabitik Zurizarako bidea eginen du gaur Ibai Iturriak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 07:22

Lyme elkarteari laguntzeko egiten ari den 17 etapako ibilbidean, bosgarrena du gaur, asteartea, Ibai Iturria Garmendia mendizale beratarrak. Atzo Auritzetik Otsagabirako bidea zortzi orduz egin zuen eta gaur Zurizarako 31-32 kilometroak egitea izanen du helburu.

Iturriak martxan paratu duen proiektuaren helburua Lyme gaixotasuna duten gaixoen eta haien senideak biltzen dituen Alyme elkarteari laguntzea da. Hala, 17 etapetan egiten dituen kilometro guztiak diruz ordaintzen ahalko dira. Norberak kilometroko nahi duen adinako ekarpena egiten ahalko du eta bildutako diru guztia elkartearentzako izanen da bere osotasunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun