Solaslagunek ikasturte akabailako saioa izanen dute ekainaren 16an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 8a, 12:00
Goizean AgiƱa eta Domikon barrena ibiliko dira.

Ekainaren 12ra arte izena eman daiteke herriko dinamizatzailearekin harremanetan jarriz edo esteka honetan.

2018-2019 ikasturtea behar bezala agurtzeko, Solaslagunak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Hondarribi eta Iruñerriko Mintzalagunekin elkartuko dira. Lesakan zehaztu dute hitzordua ekainaren 16an, igandean.

11:00etan autobusa hartu eta Agiñara igoko dira. 11:30ean bisita gidatua eginen dute Agiña eta Domikon barrena. 13:30 aldera autobusa hartuko dute 14:00etan Etxalarko Herriko Ostatuan bilduko dira. Izen-ematea zabalik da ekainaren 12ra, asteazkenera, arte, dinamizatzaileren bati jakinaraziz edo ondoko estekan apuntatuz: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScfvAlJXs3eG7xDgrdKnDO8aUqtuaJy86WQwVU2eMApt1iUvw/viewform.

Autobus zerbitzua jarri dute. 09:45ean Iruñetik abiatuko da 10:30ean Oronoz-Mugairitik pasako da eta azken geldialdia Donezteben izanen du, 10:40ean (txartelak 10 eurotan salduko dituzte).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun