Herritarrek babesa adierazi diote Arantzan aurkeztu den EH Bilduren taldeari

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 3a, 10:00

Udal taldeari babesa adierazteko argazki jendetsua atera dute Arantzan. EH Bildu da udal hauteskundeetara aurkeztu den zerrenda bakarra, Dabid Iturria Almandoz buru duela. Hala, bera izanen da Arantzako alkatea.

Berekin batera, hauek osatuko dute taldea. Leire Mitxelena Gamio, Iñigo Sarrias Zoco, Beñat Mitxelena Danboriena, Imanol Lukanbio Larretxea, Joseba Pikabea Iribarren eta Markel Jorajuria Elizondo. Ordezkoen zerrenda Xabier Etxague Alcaldek, Jabier Mari Etxebeste Bereauk eta Ana Maeztu Villanuevak osatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun