Parte-hartzea igota, ia alderdi guztiek egin dute goiti boto kopuruan. EH Bildu izan da lehenbiziko indarra bortz herrietan, eta 2016an baino 531 boto gehiago eskuratu ditu; Geroa Bai izan da bigarren bozkatuena, aitzinekoan baino 392 boto gehiago bilduta; 2016an lehenbiziko indarra izatetik hirugarren izatera pasatu da Podemos, 562 boto guttiago eskuratuta. PSOEk, aldiz, goiti egin du 371 boto gehiagorekin. Bosgarren indarra Navarra Suma izan da, 2016an UPNk eta Ciudadanosek lortu zituztenak baino 224 boto guttiago lortuta. VOXek 47 boto eskuratu ditu.
Ikusi hemen, Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan izan diren emaitzak.