Kalamuaren kontsumoak garunean duen eraginaz tailerra ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 27a, 10:00
Kalamuaren kontsumoak duen eraginaz hausnartuko dute.

Izen-ematea zabalik da Whatsapp bidez 634 22 36 59 telefonoan

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Kalamuaren kontsumoari buruz solastatzeko eta horri buruz hausnartzeko hitzordua antolatu du. Ortziralean, maiatzaren 3an, Arantzako Baskulan elkartuko dira, 18:00etan.

Kontsumoaren ondorioez jabetzea helburu

15 eta 20 urte bitarteko gazteei bideraturiko tailerraren helburua erabakiak norberak hartzea; kontsumitzen hasteko adina atzeratzea edo ez kontsumitzea lortzea; ezagutza eman eta uste faltsuez hausnartzea; marihuana kontsumoak dituen arrizkuez informatzea; eta kontsumitzeak dituen ondorioez sentsibilizatzea dira. Bortzirietako hezitzaileak gidatuko du saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun