Juankar Unanuak segituko du Igantziko alkate karguan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 24a, 13:57

Herri Taldea izenarekin zerrenda bakarra aurkeztu da Igantzin eta horrenbertzez, taldeko zerrendaburua, Juankar Unanua Navarro izanen da alkatea. Berekin batera zazpikote honek osatuko du ondoko lau urteetan Igantziko Udala: Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi, Manuel Maria Telletxea Iparragirre, Rakel Migelena Telletxea, Mª Mercedes Zelaieta Oskoz, Estibaliz Mentaberri Pascual eta Roberto Txoperena Iturbide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun