Andoni Elizondo izanen da Navarra Sumaren Lesakako alkategaia

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 15a, 20:00

PPk hala aukeratuta, bera izanen da maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Navarra Suma koalizioko zerrendaburua. Andoni Elizondo Ezkurrak 22 urte ditu. Lanbidez administraria da eta gaur egun Atetz bailaran zinegotzia.

PPk ohar bidez jakinarazi duenez, «Nafarroako gaur egungo egoerak kezkatzen» du hautagaia, eta «ikastolako euskalduna da eta familia-tradiziokoa» da. Elizondoren ustez, «gobernu honek euskara tresna politiko gisa erabiltzea onartezia da» eta gaineratu duenez, «ezinbertzekoa» da, «gazteek administrazio publikoari dagozkien kontuetan gaur egun duten utzikeria gainditzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun