Ladis Satrustegi izanen da Lesakako EH Bilduren udal hauteskundeetarako alkategaia

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 15a, 18:00

Udal hauteskundeetarako, Lesakako EHBilduko hautagaiak, Ladis Satrustegi buru dutela.

Lesakako EH Bilduk maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin zuen apirilaren 14an, igande eguerdian, herriko hainbat kultur talde eta norbanakoen parte-hartzearekin: musikariak, bertsolariak,.... EH Bilduk «ilusioz eta lanerako gogoz dagoen» zerrenda anitza aurkeztu du. Ladis Satrustegi EH Bilduko alkategaiak «iritzi guztiak kontuan hartuz, herri guztiarentzat» lan eginen dutela adierazi du eta Lesaka «herri biziago» bihurtzea dutela helburu. 

HAUTAGAIEN ZERRENDA OSOA

  1. Ladis Satrustegui 
  2. Mattane Rodriquez 
  3. Iban Garro 
  4. Maider Arrieta        
  5. Iratxe Batiz 
  6. Mattin Etxabide 
  7. Gabriel Txoperena 
  8. Ioar Oteiza             
  9. Beñat Saralegi  
  10. Begoña Ordoki 
  11. Jose Juan Zubieta “Etxabe”

Ordezkoak: 

12. Seberiano Txoperena 

13. Izaskun Rodriguez 

14. Felix Irazoki  

15. Iñaki Fagoaga 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun