26 urtez Etxalarko alkatea izan den eta gaur egun ere alkate den Miguel Mari Irigoien Sanzberro izanen da Herri Taldearen zerrendaburua. Berekin batera, hauek osatuko dute Herri Taldea: zerrendan bigarrena gaur egun zinegotzia den Jose Mari Maia Ariztegi izanen da, hirugarrena Ainara Arburua Olagarai da eta bere ondotik Xabier Etxarte Mikelestorena, Maite Irisarri Babaze, Garazi Remon Ibarra eta Garbiñe Maia Mikelestorena. Ordezkoen zerrenda Leire Olagarai Goienetxek, Fermin Mª Alzuguren Sanzberrok eta Xabier Gallardon Eugik osatuko dute.
Azkeneko agintaldi honetan Etxalarko udalean dauden 7 zinegotzietatik 5 Herri Taldekoak dira, eta zinegotzi bana dituzte Etxalar Baik eta EH Bilduk.