Nafarroako Akordeoilarien Topaketa eginen dute apirilaren 13an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 08:30
2013an Lesakan egin zen Nafarroako akordeoilarien Topaketa.

Apirilaren 13an  akordeoilarien gune izanen da Arantza. Nafarroako Akordeoilarien Topaketa eginen da eta 100-130 akordeoilari bilduko dira. 

Larunbatean 11:00etan plazan bilduko dira eta alkateak harrera eginen die. Akordeoilariek fandango zahar bat eskainiko dute. Herriko Etxeak eskainitako hamaiketakoaren ondotik, herriko itzuliari hasiera emanen diote, akordeoilari elkarteari izena ematen dion eta Juanjo Tomasena zenak sortu zuen Akordeoiana piezarekin. Herriko karriketan ibiliko dira eta Goiko Karrikako ostatuetan akabaila emanen diote itzuliari. Bazkaria Aterpean izanen dute eta arratsaldez, hainbat kanta jotzeko parada izanen dute. 

Akordeoiaren musikak betitik tradizio haundia izan du Arantzan. Akordeoilari onak izan dira eta daude gaur egun ere eta ilusio haundiarekin ari dira eguna prestatzen. Informazio gehiagorako, jarri Gregorio Mitxelenarekin harremanetan. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun