Berako EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda ezagutzera eman du

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 15:00

Aitor Elexpuru alkategaiarekin batera, EH Bilduk osatu du maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hamaikakoa.

Aitor Elexpuru Egaña gaur egun udaleko zinegotzia dena izanen da EH Bilduren Berako zerrendaburua. Bere gibeletik gaur egun zinegotzia den Arantxa Zubieta Otxoteko izanen da. Zerrendan gainerakoak hurrenkera honetan doaz: Julen Errandonea Martin, Estitxu Pinatxo Olaziregi, Estif Agirre Zubieta, Josu Iratzoki Agirre (egungo alkatea),  Maialen Txantre Irazoki, Mikel Lertxundi Korta, Adela Arlegi Goienetxe, Lupe Mendigutxia Etxebeste eta Mari Jose Errandonea Alzuguren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun