Maiatzeko udal hauteskundeei begira batzarra deitu du gaur Berako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 11:45

Ortzegun arratsaldeko 7etan eginen dute Beralandetan

Berako EHBilduk herri batzarra deitu du gaur 19:00etan Beralandetan, maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatzeko. Agintaldi honetan egindako lanak eta antzinera begirakoak aipatu, herri-programa osatzen hasi eta EH Bilduko alkateagaia eta hautets-zerrenda erabakitzeko prozesuaren berri emateko balioko du.

Eh Bildutik aipatu dutenez, «gure herria hobetzeko bada zer egin eta horretarako ideiak eta gogoa badituzu eta EH Bildun politikekin ados bazaude etorri eta egin proposamenak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun