Transgenikoei buruzko solasaldia antolatu dute martxoaren 16an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 18:00
Transgenikoak izanen ditu hizpide Juanjo Canalesek larunbatean Lesakako Kultur Etxean.

Juanjo Canales izanen da hizlari, gazteleraz, larunbatean 18:00etan Harriondoa kultur etxean

Zer dira transgenikoak? Bioteknologiaren ardi beltza. Zientziak dioena goiburupean solasaldia eskainiko du Juanjo Canalesek martxoaren 16an, larunbatean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Beti Gaztek antolatutako hitzaldia denentzat irekia da eta gazteleraz eskainiko du Canalesek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun