M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Heteropatriarkatuari planto egiteko deia egin du Goldatzek

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 18:00
Goldatz taldeak zenbait ekitaldi antolatu ditu ortziraleko emakumearen egunerako.

Martxoaren 8rako hainbat ekitaldi prestatu ditu Berako emakume talde feministak

Heteropatriarkatu kapitalistari planto egiteko deia eginez, ortzirale honetarako, martxoak 8, deitua dagoen greba deialdiarekin bat egin du Goldatz Berako emakume talde feministak.Horrekin batera, hainbat ekitaldi prestatu ditu. Ortziralean 09:30ean ernatze feminista eginen dute herrian barna. 10:30ean lila jokoak antolatu dituzte Merkatu Plazan eta 12:00etan emakatea eginen dute Altzateko plazatik hasita. 13:00etan bazkari feminista eginen dute Merkatu Plazan. Autogestionatua izanen denez, bakoitzak berea eraman beharko du.

Arratsaldean, Elizondon eginen diren eskualde mailako ekitaldietan parte den deia egin dute Goldatzetik. Horretarako, 16:00etan Baztanera joateko autobusa antolatu dute. Txartelak Errekalde eta Katatu ostatuetan erosten ahalko dira, bortz eurotan. 17:00etan tribial feminista eta 19:00etan manifestazioa antolatu dituzte Elizondon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun