Igande arratseko zakozarren kalejira izanen da Lesakako inauterien erakargarririk handiena

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 27a, 07:55

Zakozarrak igande arratsean aterako dira aurten ere Lesakan.

Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea eginen dute 

Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, Ortzegun Gizeneko arraultze-arraultze eskearekin hasita. Arratsaldean, Guraso Elkartearen eskutik merienda izanen dute Tantirumairu ikastolan.

Igandea izaten da egun handia Lesakan, baina larunbatean ere hasten dira lehen mozorroak ikusten.

Martzoaren 3an, igandean goiz-arratsaldez Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira.  16:00etan herriko gaztetxo eta gurasoak frontoi gibeleko aparkalekuan bilduko dira zakuak bete eta josteko. 17:00etan Zakozar ttikiak abiatuko dira karrikaz karrika ibilaldia egitera trikitixa taldearekin eta ondoren, 19:00etan Zakozar haundiak aterako dira Musika Bandaren laguntzarekin. 18:00etan dantzaldia izanen da plazan, Trikidantz taldearekin. 

Martxoaren 4an, astelehenean goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. Eguerdian orgak ibiliko dira plaza inguruan eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan Orots taldearekin.

Honenbertzez bukatuko dira inauteriak lesakar gehienentzat, baina oraindik Fraindarrak goiz-arratsaldez baserriz baserri ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun