Asteazkenean 20:00etan erabilera anitzeko udal aretoan
‘Heteropatriarkatu kapitalistari planto!’ goiburupean martxoaren 8rako deitua dagoen greba feministaz informatzeko, emakume eta gizonentzako bilera irekia antolatu du Lesakako Emakume Taldeak otsailaren 20an, asteazkenean 20:00etan Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.