1920-1950 urteetako haurtzaroari buruzko erakusketa azken txanpan sartua da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 17a, 12:56
Erakusketak ikusmina piztu du.

Igandera bitarte zabalik izanen da Harriondoa Kultur Etxeko komentuan, 17_30etik 19:30era

Abenduaren 20an zabaldu zituen ateak ‘Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950’ erakusketak Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Belen Compains osasun etxeko pediatrak sustatu eta hainbat laguntzaile izan dituen erakusketa ikustera hainbat lagun pasatu dira. Ikusi ez ezik, erakusketa zabalik zegoen bitartean herritarrek ekarritako argazki, tresna eta agiri gehiagorekin ere hornituz joan da hilabete honetan. Urtarrilaren 20an, igandean, itxiko dela kontuan hartuz, hauek izanen dira ikusi ahal izateko azken egunak, 17:30etik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun