San Jose Zahar Etxean Eguberrietako emanaldia eskaini du Berako Abesbatzak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 3a, 10:35

Urtea borobiltzeko, Berako abesbatzak musika eta antzerkia uztartzen dituen bere ohiko emanaldia eskaini zuen abenduaren 29an San Jose Zahar Etxean. Olentzerorekin batera, Jesusen jaiotza eta Erregeen etorrera ere irudikatu zituzten. Erran beharrik ez da, Zahar Etxeko bizilagunek ederki estimatu zutela bisita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun