Bazkari batekin ospatu du Elkarrizan elkarteak Onda Ceroren elkartasun saria

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 11:42
Elkarrizan elkarteko boluntarioak sariarekin.

30 lagun elkartu ziren abenduaren 5ean Berako Churrut jatetxean

Abenduaren 5ean, Boluntarioen Egunean, Onda Cero irratiak emandako elkartasun saria bazkari batekin ospatu du Elkarrizan elkarteak. 30 lagun elkartu dira Berako Churrut jatetxean.

 

 

Bertzetik, Elkarrizanek gogoratu nahi du ateak idekiak dituela Boluntariotza egiteko prest daudenentzat. Harremanetarako 948 635 036 telefonora deitu eta info@bortziriakgz.eus helbide elektronukora idatzi behar da. 

Elkarrizanek, asegurua, formazioa, jarraipena (hilabetero bilera bat) eta kilometrajeko gastuen ordainketa eskaintzen die bere boluntarioei. “Giro jatorra dugunez, interesa dutenei parte hartzera animatzen diegu”, diote elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun