Onda Cero irratiaren elkartasun sarietako bat eskuratu du Elkarrizan elkarteak

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 30a, 13:11
Maribel Abrilek eta Jose Mari Irazokik, Elkarrizan elkartearen izenean, Ainhoa Aznarezen eskutik jaso zuten saria.

Jose Mari Irazoki eta Maribel Abrilek jaso zuten azaroaren 28an kohesioari eta inklusioari dagokion aipamen berezia 

Onda Cero irratiak laugarren urtez eman dituen elkartasun sarietako bat Bortzirietako Elkarrizan laguntza emaile taldeak eskuratu du. Zehazki, gizarte-kohesioari eta inklusioari dagokion aipamen berezia jaso zuen azaroaren 28an Iruñean. Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentearen eskutik jaso zuten saria Jose Mari Irazokik eta Maribel Abrilek, Elkarrizan taldeko ordezkariek. 2004tik honat egindako lana azpimarratu du epaimahaiak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun