Ekitaldiaren muina Mintzodromoa izanen da, eta bertan hamaika egunetan bizitako esperientzia partekatzeko aukera izanen da.
Mintzodromoa behar bezala antolatzeko, beharrezkoa da parte hartuko dutenek aitzinetik izen ematea: euskara@bortziriak.eus / 948 634125/ euskaraldiabortzirietan@gmail.com / 610 920 673.
Izen-ematea azaroaren 30era arte izanen da. Gehienez ere 120 lagunek parte hartu ahal izanen dute.
Erran bezala, ekitaldiaren muina Mintzodromoa izanen bada ere, horrez gain ekitaldian musika, bertsoak, zozketak… ere izanen dira. Eta akabailan, 12:30 aldera, parte hartzaile guztientzako luntxa izanen da.