Espidobaitan 21:00etan eginen dute batzarra
2019ko hauteskundeen prestaketa lanak hasiak ditu EH Bilduk eta tartean Berakoak ere. Azaroaren 16an, ortziralean 21:00etan Espidobaitan batzarra eginen du Berako EH Bilduk. Berendu afaria izanen da eta honen ondotik, 2015-2019 legegintzaldiaren nondik norakoen errepasoa eginen dute, 2019-2023 legegintzaldirako asmoak azaldu eta Hauteskundeetarako Berako EH Bilduren zerrendaburuaren aurkezpena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.