Erraldoien Topaketaren bueltan, giro ederra izan dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 24a, 10:30

Elutxa txarangak, 5. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Larunbatean, erraterako, Erraldoien Topaketa izan zuten. Lesakako konpartsa, Zarandiako erraldoiak, Etxalarko erraldoiak, Berako konpartsa, Igantziko kankailuak, Baztango erraldoiak, Legasako konpartsa, Lesakako gaitariak eta Elutxa txarangak girotu zuten ospakizuna. 18:00etako konpartsaren jautsieraren ondotik, 20:00etan Guateke Band taldearen emanaldiarekin bukatu zuten besta. Bideoan bildu ditugu eguneko momentu batzuk. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun