Dianak eta Harriondoan egindako luntxaren ondotik, desfilea egin zuten herrian barna larunbat goizean, hainbat txokotan geldialdiak eta dantzak eskainiz. Geldialdi nagusia plazan egin zuten eta handik Irubide jatetxera jo zuten, bazkaltzera. Bazkalondoan, jautsiera egin zuten eta Polonesa eta bertze zenbait dantza eskaini zitizten Eskol-Ttikin. Irubide jatetxean. Batzuk erraldoiak gorde zituzten eta bertze batzuk, erraldoi eta guzti egin zuten poteoa Elutxa txarangarekin. Topaketa bukatzeko eta borobiltzeko, Guateke Band taldearekin dantzaldia izan zen plazan.