Lehenbizi lantegiaren historia azaldu zuten, non eta nola sortu zen, 60 urte hauetan izan dituen izen aldaketak eta ibilbidea, gaur eguneko egoera eta zein lan egiten duten, beti ere «jasangarritasunaren, kalitatearen eta lidergoa oinarri hartuta», azalpenetan adierazi zutenez. Lehenbiziko solasaldiaren ondotik, lantegi barrenera sartu ziren bisitariak talde ttikitan banatuak, bertako ardurdunak gidari zituztela. Lan prozesua eta instalazioak bisitatu ondotik, jendea kontent atera zen, «beti hor izan dugun lantegia barrenetik ezagutzeko aukera izan dugulako». Gainera, bukatzeko, opari ttiki bat jaso zuten eta Irubide ostatuan pintxoa eta tragoa izan zuten.