A mailan (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen saria Ibai Criado Arruabarrenak eskuratu du, bigarren saria Kemen Garro Ordokik, hirugarrena Alain Etxepare Aiestaranek eta laugarrena Izaro Zelaieta Egiak.
B mailan (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Maddi Zubieta Eneterreagak eskuratu du, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena, gainera (29,75 puntu). Bigarren saria Maddi Hoyos Eguzkiagirrek lortu du, hirugarrena Beñat Zelaieta Egiak eta laugarrena Beñat Criado Arruabarrenak.
C mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Aitor Galardi Txoperenak lortu du lehen saria, Ion Galardi Txoperenak bigarrena, Ibon Ruiz Sarasolak hirugarrena eta Naiara Ubiria Sunsundegik laugarrena.
Parte hartu dutenen artean motxila zozketatu zuten eta hau ere Naiara Ubiria Sunsundegiri egokitu zaio.
Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak (40, 35, 30 eta 25 eurokoak) eta eskolako materiala lortu dituzte saridunek, eta 12 galdera edo gehiago erantzun duten guziek ere opariak izan dituzte.