Aste honetan Berako antzezle ttikienen txanda izanen da
Maiatzaren 17an, ortzegunean 10:00etan, Labiaga Ikastolako LH5ek ikasleek ‘Zoriontasunaren bila, oztopoak mila’ eskainiko dute, 12:00etan Ricardo Baroja eskola publikoko LH6ko ikasleek ‘Basoa’ eta ‘Denboraren makina’ eta 15:00etan Ricardo Baroja eskolako LH2ko ikasleek ‘Txanogorritxo eta otsoa’ eskainiko dute.
Emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen dira eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute.
Maiatzaren 18an, ortziralean, 10:00etan ‘IBIZI#XXI’ antzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotzako LH4 koikasleek. 12:00etan ‘Emozioen besta?’ taularatuko dute Ricardo Barojako LH5eko ikasleek. Bezperan bezala, emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen da eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute.