Irabazleak ordubete, 43 minutu eta 33 segundo behar izan zituen eta denbora eman zion ia tropel osoari. Joseba Lopez (Ford-Garaje Moderno) izan zen bigarrena eta Mikel Retegi (Lizarte-Ermitagaña) hirugarren. Beraz, banazbertze orduko 45,2 kilometroko abiaduran ibili ziren txirrindulariak.
Tarteko helmugen sailkapenean Lizarte-Ermitagaña taldeko Diego Uriarte nagusitu zen eta taldeka Intersport Irabia gailendu zen.
Gure Txokoa elkarteak, lasterketa hau eta bertze zenbait zereginetan laguntzaile izan ziren bi pertsona omendu nahi izan zituen proba hasi baino lehen. Honela, Jose Luis Vazquez (lore-xorta jaso zuten alargunak eta semeak) eta Jose Mari Irigoien (bere lehengusina Tere Fagoaga Irigoienek jaso zuen oroigarria) gogoratu zituzten. Lasterketako epaileek ere bere omenalditxoa egin zioten berriki epaile lanetik erretiratu den Jose Antonio Castrori.
SAILKAPENAK
- Urko Gorriti (Intersport Irabia), 01:43:33
- Joseba Lopez (Ford-Garaje Moderno), d.b.
- Mikel Retegi (Lizarte-Ermitagaña), d.b.
- Josu Etxeberria (Intersport Irabia), d.b.
- Fares Telailia (Combustibles Galdeano), d.b.
- Pol Monserrate (Turismo Villanua), d.b.
- Unai Esparza (Combustibles Galdeano), d.b.
- Ailetz Lasa (Quesos Albeniz), d.b.
- Joanes Velazquez (Beola Motor-Citroen), d.b.
- Jesus Angel Casado (Turiaso C.C.), d.b.
Tarteko helmugak
1. Diego Uriarte (Lizarte-Ermitagaña), 6 puntu
2. Jesus Angel Casado (Turiaso), 4 puntu
3. Iker Cerviño (Intersport Irabia), 3 puntu
Taldeka
- Intersport Irabia
- Beola Motor-Citroen
- Ford-Garaje Moderno
- Lizarte-Ermitagaña
- El Caserío-Valsay