Prekarietatea eta langileen errealitate berriei buruzko filma eta solasaldia izanen dute maiatzaren 3an eta Don Inorrez taldeak joko du maiatzaren 6an
Maiatza hasteko ere ekitaldi politak prestatu ditu Berako Kataku herri ostatuak. Erraterako, maiatzaren 5ean Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez Katakun. Baina maiatzaren 3an, prekarietatea eta langileen errealitate berriak azaltzeko filma eta solasaldia ere antolatu dute, LAB sindikatuaren eta Iparhegoa elkartearen laguntzaz. Ortzegunean 19:30ean, ‘La mano invisible’ filma izanen da ikusgai (gazteleraz), eta gero solasaldia izanen dute.
Zimiko Punk larunbatean
Larunbat eguerdiko 12:00etan serigrafia tailerra eginen dute. 14:00etan bazkari herrikoia izanen dute.
Larunbateko bazkariaren aitzinetik, 13:30ean, Paniko taldeak joko du terrazan, eta abazkal ondotik, 17:00etatik aitzinera Arkaiko, Ezin eta BIP taldeek terrazan eta 21:00etatik aitzinera, Zakill eta Yakolek 42 taldeek ostatu barrenean.
Don Inorrez igandean
Asteburua borobiltzeko, maiatzaren 6an, igande arratsaldeko 7etan, Don Inorrez taldeak kontzertua eskainiko du, ‘Mugiro bila’ diska berria aurkeztuz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.