erran.eus

Bidasoko Arrain migratzaileen I. Jardunaldia Beran eginen dute apirilaren 21ean

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Beralandetan solasaldiak eta mahai-ingurua eginen dituzte larunbat goizean eta Bidasoa ibaira bisita gidatua arratsaldean

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Oier Iantzi Ordokik, Ana Altzuri Lasartek eta Lorea Flores Compainsek, Berako, Lesakako eta Baztango Udalen laguntzaz antolatuta, Bidasoko Arrain Migratzaileen lehen jardunaldia eginen dute apirilaren 21ean Berako Beralandetan. Solasaldiak, mahai-ingurua eta bisita izanen dute.

Bidasoko Arrain migratzaileen I. Jardunaldia Beran eginen dute apirilaren 21ean
Arrain migratzaileak izanen dituzte hizpide larunbatean Beralandetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua

Larunbatean, 09:30ean, aurkezpena eginen dute. 09:45etik 10:45era, Ibaien kontserbazio egoera eta egur hilaren garrantzia solasaldia eskainiko du biologian doktorea eta ibai ekologian aditua den Lorea Floresek. Atsedenaldiaren ondotik, 11:15etik 12:15era Baztan-Bidasoaldeko ur-faunaren aberastasunaz eta aniztasunaz ariko da Rafael Miranda, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta biologian doktorea (gazteleraz). 12:15etik 13:15era, Bidasoaz mintzo diren animaliaz ariko da Jorge Gonzalez, biologian doktorea eta DESMA Estudios Ambientales SL enpresako ingurumen aholkularia (gazteleraz). 13:15etik 14:00etara mahai-ingurua eginen dute parte-hartzaileek eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara Bidasoa ibaira bisita eginen dute, Baztan-Bidasoaldeko arrantzaleek gidatuta.

2018/04/21 09:30

Beralandeta | Bera

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa