Hasieratik gailendu da Ariznabarreta eta Larunen, lasterketako punturik altuenan, 5 minutuko errenta ateratzen zion bigarren sailkatua suertartu den Joxe Amunarrizi.
Irabazleak ezin izan du bere eskuetan 2014. urteaz geroztik dagoen probako errekorra hobetu (1h37´30). Ibardineko tarteko helmugak 150 euroko sari berezia zeukan, eta hau ere Ariznabarretarentzat izan da. «Lasterketa hau nere Zegama da», aitortu du durangarrak helmugara iritsi bezain laster.
Emakumezkoen kategorian, Azkorbebeitiak bigarren txapela lortu du 2012an lortutakoaren ondoren, bere gibeletik sailkatu dira Alizia Olazabal (Irun) eta Enara Oronoz. Laugarren Izaskun Zubizarreta eta bosgarren Laura Sola (Uztarroz), azken hiru urteetako irabazlea izan da.
Gazteentzako lasterketan, 14 urteetatik 17 urteetara, Arantzako Iñaki Igartua izan da irabazlea mutiletan eta Lorea Zubieta, Ainhoa Etxegarai eta Oihana Arruti nesketan elkarrekin sartu baitira helmugan, Beratik Ibardinerako ibilbidean.
Taldeka Oiartzuneko Intxixu Trail izan da azkarrena Hiru Herri nafarren aurretik.
496 lasterkarik parte hartu dute proban, eta haietatik 480 helmugara iritsi dira. Ikusle aunitz etorri da probaz gozatzera eguraldiak lagundu duelarik eta zorionez ez da arazo nabarmenik egon.
Isabako Txapatera etxe ruralan asteburu bat pasatzeko zozketa egin da eta 51. dortsala izan da saritua.