Ene Kantak-en Astonauta apirilaren 15ean eskainiko dute Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 12a, 07:03
Ene Kantak-en 'Astonauta' ikusgai izanen da igandean Beran.

Igandean 18:00etan Eztegara pilotalekuan antolatu du emanaldia Ricardo Baroja eskolako Guraso Elkarteak

Ricardo Baroja eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, Astonauta (Ene Kantak) haurrentzako emanaldia eskainiko dute hilaren 15ean, igandean, 18:00etan Eztegara pilotalekuan. Sarrerak sei eurotan salgai daude Xuga ostatuan eta Lesakako Ogiberrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun