Lehiaketa zortzi sailetan banatua da (mugimendu sozialak eta herritarren antolaketa; giza eskubideak; indigenak; emakumeak; muga, migrazioak eta erbestea; ingurumena eta jasangarritasuna; egunerokotasuna eta eraldaketa soziala; artea eta gizartea), eta denetara, 170 lan ikusi ahal izanen dira. Neskatoak dokumentala emakumeen sailean lehiatuko da, bertze 19 lanekin batera.
Dokumentalak hau du hirugarren zinemaldia, Huescako Sobrarbe eskualdeko Espiello etnografia-dokumental sariketan eta Bilboko Ikusezinak zinema sozialekoan lehiatu ondotik.